Koloretako omenaldia egingo diote Mikel Martini Errenterian

Irailaren 23an egingo dute Mikelaldia: kalejira, omenaldi kabareta, herri afaria eta jaia antolatu dituzte

Mikelaldiaren nondik norakoen berri eman dute Errenterian. MAIALEN ANDRES / FOKU.
2023ko irailaren 6a
00:00
Entzun
ERRENTERIA. Martxoaren 2an Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferente bat zendu zen: Mikel Martin Conde. Irailaren 21ean 69 urte beteko zituzkeen, eta mugarri hori baliatu dute Martinen lagunek, senideek eta Errenteriako denetariko eragileek Mikelaldia antolatzeko: Mikel Martin gogoratzeko herri omenaldia. Irailaren 23an egingo dute, Errenterian (Gipuzkoa).

Mikelaldia kalejira koloretsu batekin hasiko dute hilaren 23an, 12:00etan, Errenteriako Gaztaño auzoko Arramendiko baratzeetatik. Arratsaldean egingo dute Mikelaldiaren ekitaldi nagusia: omenaldi kabareta. «Mikelaren oroitza argiz, kolorez, kantuz, dantzaz, dirdiraz eta bizipozez jantziko duen ekitaldia, elkar hartuta hunkitzeko, goxatzeko eta alaitzeko oroigarri xamur bat». Hori izango da, antolatzaileen arabera. 19:00etan egingo dute, Lekuona fabrikan.

Mikelaldia biribiltzeko, herri afaria egingo dute Linoko karpan, Agirre lehendakariaren plazan. Afaldu eta gero, jaia egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.