Langile bat hil da Donostian, eraikin batetik erorita

2023ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Langile bat hil zen atzo Donostian, telekomunikazioei lotutako instalazio bat ipintzen ari zenean. Prim kaleko 12. zenbakiko eraikinaren barruan izan zen ezbeharra, Bilbo plazan. Patiora erori zen langilea, baina zer gertatu zen ikertzen ari dira oraindik. Suhiltzaileek eman zuten haren heriotzaren berri. Langileak 32 urte zituen, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitu zuenez.

ELAren arabera, dagoeneko bost dira aurten lanean hildakoak; horietako bi, Gipuzkoan. Horiek hala, eraikuntza sektoreko langileek pairatzen dituzten lan baldintza «kaskarrak» salatu ditu sindikatuak. Azpimarratu du lan istripuak ez direla «fenomeno naturalak», enpresaren «etekin ekonomikoak» langilearen lan eta bizi baldintzen aurretik jartzearen ondorio baizik. Adierazi duenez, enpresen «betegabetzeak behar bezala» kontrolatzeko, Osalanen eta lan ikuskaritzen lantaldeak bikoiztu behar lituzkete, «kolapsatuta» baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.