Ertzaintzak euskal presoen argazkiak kendu ditu Txori Barroteren txosnatik
BILBO. Ertzaintza Txori Barrote Bilboko konpartsaren txosnara joan zen igande goizean, bertan zituzten euskal presoen argazkiak kentzeko. Larunbatean, irudiak erretiratzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Ertzaintzak ebazpenaren berri eman zion konpartsari larunbat arratsean. Txori Barrotek Zentsuratuta hitza jarri zuen irudien gainean, baina poliziak igandean joan ziren horiek kentzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu