Maddi Ane Txoperena garaile, Xilabako saioan

Makean jokatu zen saioa. PATXI BELTZAIZ.
2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Xilaba Xiberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa abiatu zen atzo Makean (Lapurdi), eta lehen kanporaketan Maddi Ane Txoperena Iribarrenek kausitu zuen puntu gehien: 422,5. Irati Alcantarillak zuen bigarren lekua hartu, 396,5 punturekin; Gillen Hiribarrenek hirugarrena, 390 punturekin; Karlos Aizpurua Etxartek laugarrena, 388,5 punturekin; Mizel Mateok bortzgarrena, 370 punturekin; eta Oier Urreiztik seigarrena, 369,5 punturekin.

80 bat lagun bildu ziren saioaren behatzeko, eta «giro zinez ona» egon zela azpimarratu zuen Ortzi Idoate antolatzaileak. Amaia Castorene aritu zen aurkezle lanetan.

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia datorren urtean egitekoa da. Sustrai Colina eta Amets Arzallusek jada badutenez eserlekua, Xilabatik bertze hiru bertsolariren izenak aterako dira hemendik azarora.

Datorren igandean izanen da bigarren kanporaketa Muskildin (Zuberoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.