Koronabirusa

Neurriak malgutuko dituzte bihar Ipar Euskal Herrian

Ikasle guziak ikasgeletara itzuliko dira, zinemak irekiko dituzte eta talde kiroletan aritzeko baimena izanen da

Gaurtik aitzina irekitzen ahalko dituzte zinema gelak. BOB EDME.
2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
BAIONA. Bihartik aitzina, neurri malguagoak izanen dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek. Hezkuntzan, babes neurriak arinduko dituzte, eta ikasle guziak ikasgeletara itzultzera deituak dira. Errealki, ez da hala izanen hala ere. Irakasle zaurgarriek debekatua dute lanera itzultzea, eta araberan antolatu beharko dute ikastetxeek. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak adierazi du ikastoletako irakasleen %20 direla kasu horretan, eta, beraz, «ezinezkoa» zaiela ikasle guziak denbora osoz hartzea.

Beste arlo batzuetan ere izanen dira aldaketak. Zinemak berriz irekiko dira, baita opor lekuak eta kasinoak ere. Talde kiroletan aritzeko baimena ere eman dute, baina oraingoz kontaktu kirolak debekatuak dira.

Frantziako Gobernuak errana duenez, uztailaren 11n emanen dute bukatutzat osasun larrialdi egoera, eta hortik aitzina, deskonfinamenduaren «azelerazio» bat iragarria dute. Kirol estadioak, hipodromoak, kontzertu gelak irekitzen hasiko dira, betiere, gehienez 5.000 pertsonako kopuruarekin. Jende gehiagoko ekitaldiak iraila arte debekatuak dira. Dantzalekuak ere itxiak egonen dira ordu arte.

Hala ere, bada festa egiteko aukerarik. Ostatu gehienak beteak dira gau eta egun, eta karrikako animazioak ere hasi dira. Gaur ekitaldiak antolatuko dituzte herri batzuetan, Musikaren Bestaren karietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.