Gipuzkoako ostalaritzak 400 itxiera espero ditu
DONOSTIA.2021eko udaberrira arte, Gipuzkoako ostalaritzan 400 negozio ixtea espero du Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak; itxiera horiekin batera, sektoreak ematen duen enplegu osoaren laurdena galduko dela esan du Mikel Ubarretxena presidenteak: alegia, 5.500 enplegu. Apirileko aurreikuspenak okertu ditu gaurkotzeak, eta Ubarretxenak berak esan du ezin dela baztertu gainbehera okerragoa izatea azkenean. Uda negargarri joan dela erantsi du, eta 2019arekin alderatuta %54 apalagoa izan dela jarduera. Turismoak izandako erorikoak zuzenean jo du sektorean, eta ostalaritza «agertokirik okerrenean» dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu