Zerga bilketa %8,3 jaitsi da Nafarroan

2020ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Azarora arteko zerga bilketa iazkoa baino % 8,3 gutxiago izan da Nafarroan: 3.227 milioi eurokoa, guztira. COVID-19aren krisiaren eragina, beraz, foru ogasunak aurreikusitakoa baino txikiagoa izaten ari da: urte amaieran, aurtengo aurrekontuetarako zehaztutako bilketa %13,3 murriztu zitekeela azaldu zuten gobernuko arduradunek, irailean.

Atal bakoitzaren bilakaerari dagokionez, gehiago nabaritu da jardun ekonomikoarekin loturiko zergetan kontsumoari loturikoetan baino. Hala, zuzeneko zergetan % 2,5ekoa izan da jaitsiera eta zeharkakoetan, aldiz, % 15,2koa. Tasetan eta bestelako diru sarreretan ere handia izan da murrizketa: %18,6koa.

Bilketaren atal nagusia, errenta zergarena, oro har, iazko kopuruetan mantendu da: %0,4 baino ez da jaitsi. Sozietateen gaineko zerga, berriz, beste behin egin du behera, azken urteetan bezala: %10,8. Gauza, bera gertatu da zerga berezietan: hidrokarburoena % 17,6 murriztu da eta tabakoarenak % 8,6 egin du behera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.