Koronabirusa

Ipar eta Hego Euskal Herriko muga, uztailaren 1etik irekita

Eusko Jaurlaritzak «ahal bezain laster» zabaltzeko eskatu du, eta Nafarroak, «erraztasunak» emateko

Behobiako zubia, Irun eta Hendaia artean, itxita. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
IRUN. Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxita egon da martxoaren erdialdeaz geroztik, baina, jakinarazi dutenez, uztailaren 1etik aurrera ez da oztoporik egongo Iparraldearen eta Hegoaldearen artean mugitzeko. Halere, data eztabaida iturri izan da.

Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak azaldu du ekainaren 22an zirela muga zabaltzekoak, orduan amaituko delako alarma egoera eta, harekin batera, mugak ixteko ministerioaren agindua. Moncloak hark esandakoak zuzendu ditu, eta azaldu du uztailaren 1etik aurrera zabalduko dutela «nazioarteko mugikortasun segurua».

Eusko Jaurlaritzak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga «ahal bezain azkar» zabaltzeko eskatu du, «bi aldeen artean bizi diren pertsonen egoera normalizatzeko». Nafarroako Gobernuak, berriz, «mugaz bi aldeetako joan-etorriak errazteko» eskatu dio Espainiako Gobernuari, herritar batzuek harreman pertsonal, komertzial eta kulturalak dituztelako Ipar Euskal Herrian, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.