Jose Luis Korta Kaikura itzuli da, taldeari laguntzera
ARRAUNA. Jose Luis Korta Bizkaitarra ontzira itzuli da, Miguel Angel Ruiz egungo prestatzailearekin «elkarlanean» aritzeko asmoz, Sestaoko taldeak iragarri duenez. Klubaren arabera, Kortak taldearekiko duen «ezagutza eta esperientzia funtsezkoak izango dira Kaikuk ezarria duen helburua betetzen laguntzeko»: Eusko Label ligara igotzea. Gaur-gaurkoz, 4.a da KAE 1 ligan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu