DANTZA. Astelehenean hasi eta urriaren 11ra bitarte egingo dute Donostian Ballet T Egunak egitasmoaren hirugarren aldia. Donostia Kulturak eta Miarritzeko Malandain Balletak jarri zuten martxan, bi hirien arteko zubiak indartzeko, eta dantza izango du ardatz nagusia.
Thierry Malandain koreografoak gidatutako konpainiak urriaren 9an eta 10ean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian eskainiko duen La Pastorale ikuskizuna da programaren eskaintza nagusietako bat. Iazko abenduan estreinatu zuten pieza Parisen, eta Beethovenen musika du oinarri, baina, horrekin batera, hainbat tailer eta eskola magistral ere antolatu dituzte.
Zinema ere txertatu dute programan lehenengoz, eta Antzoki Zaharrean egingo dituzte proiekzioak urriaren 6an eta 7an. Dantzari buruzko zinema ziklo horretan, besteak beste, Kukai dantza konpainiaren Bizimina dokumentala eta Sergei Polunin dantzariaren nondik norakoei buruzko filma ere eskainiko dute: Dancer.
Astelehenean hasiko dira Ballet T Egunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu