Mutualiarekin egindako ituna ezeztatzeko eskea, atzera

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk mozio bat eraman zuen atzo Eusko Legebiltzarrera, zeinaren bidez eskatu nahi baitzuen ezeztatzeko Osakidetzak eta erreferentziazko mutualitate Mutualiak pazienteen historia klinikoak partekatzeko egindako ituna. Pazis Garcia legebiltzarkideak egin zuen mozioaren defentsa, erakunde biek izaera ezberdina dutela argudiatuta: «Osakidetzan, pertsona gaixoak pazienteak dira; mutualitateetan, Mutualian, gaixo dagoen langilea». Neurri horren asmoa mutualitateen boterea «handitzea» dela esan zuen, eta enpresarien erakunde handiek «absentismoarekiko» erakutsi duten kezkarekin lotuta dagoela. Aski babes ez zuten lortu, ordea, mozioa aurrera ateratzeko; Elkarrekin Podemos-IUk bakarrik egin zuen alde. Gainerako taldeek esan zuten historia klinikoa partekatzeko pazienteen baimena beharko dela, eta gainerakoan ez diela inolako kalterik eragingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.