BERROBI. Zerrenda bakarra PSE-EErena zen Gipuzkoako bi herritan: Berrobin eta Larraulen. Herritik kanpokoak ziren hautagaiak, eta baliozko botoen %5 behar zituzten. Bietan erdietsi dituzte; Berrobin, 30 boto (%12), eta Larraulen, 19 (%17). Aurreko agintaldian EH Bildu izan da gobernuan Berrobin, eta talde independente bat Larraulen. Ez dute hauteskunde listarik osatu.
Gogoan izatekoa da Tolosaldeko beste herri batean antzeko egoera izan zutela aurreko udal hauteskundeetan: Albizturren, PSE-EErena izan zen zerrenda bakarra, eta baliozko botoen %5 baino gehiago lortu zituen —hamahiru boto denera—. Hala ere, alderdiak uko egin zion alkatetza hartzeari, eta kudeaketa batzorde batek bideratu du udala urteotan.
Berrobi eta Larraul, PSE-EEren esku
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu