AstraZeneca txertoaren dosiak jartzen hasi dira

2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Euskal Herrira heldu da AstraZeneca enpresa farmazeutikoaren txertoa: guztira, 13.400 dosi. Baionako ospitalera iritsi ziren iragan larunbatean 1.600 dosi, eta herenegun hasi ziren jartzen. EAEra eta Nafarroara atzo iritsi ziren, 9.100 eta 2.700 dosi, hurrenez hurren. Txertoa banatzeko irizpideak, ordea, ez dira berdinak izanen hiru lurraldeetan. Baionan, 65 urtez beherako osasun langileek jarri dute txertoa. Izan ere, Frantziako Osasunaren Aginte Gorenak txerto horren erabilera baimendu zuen 65 urtez beherako herritarrentzat.

Hego Euskal Herrian, berriz, 50 urtez beherako herritarrek soilik jasotzen ahalko dute txerto hori. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak atzo iragarri zuen «lehen lerroan ez dauden» osasun langileei jarriko dizkietela txerto horren dosiak. EAEn, ordea, Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du oraino zehaztu zein talderi jarriko dioten lehentasunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.