PILOTA. Lau jardunaldi jokatu dituzte Binakako Txapelketan, eta jada bikote guztiek galdu dute gutxienez partida bat. Artola-Imaz izan dira galtzen azkenak. 22-16 irabazi zieten atzo Irribarria-Rezustak Tolosan (Gipuzkoa). Hala, sailkapenean, Baikokoek hiru garaipen dituzte, eta Aspekoek, bi.
Huts askoko partida izan zen, eta bi zati ezberdin izan zituen. Aurrenekoan, eta, Artolari esker, nagusi izan zen Baikoko bikotea (9-12). Baina aurrelariak lau huts egin zituen jarraian, eta Irribarria-Rezusta aurretik jarri ziren: 13-12. Aramakoa azaldu zen, eta ordura arte ez bezala, min egiten hasi zen. Hala ere, parean ziren, 15na. Baina hor hautsi zen lehia, Aspekoek7-1eko partziala lortu baitzuten. Artola eta Irribarria nor baino nor gehiago aritu ziren. Rezusta, aldiz, Imazi nagusitu zitzaion.
Irribarria-Rezustak 22-16 irabazi diete Artola-Imazi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu