Hauteskundeen emaitzak aztertuko dituzte etzi Bilbon eta Donostian
BILBO. Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak bi saio egingo ditu etzi, Espainiako bozen emaitzak aztertzeko. Bilbon, Maria Silvestre, Rafael Leonisio eta Arkaitz Fullaondo ariko dira, Bizkaiko Batzar Nagusietan; Donostian, Felix Arrieta, Xabier Aierdi eta Eider Alkorta batuko dituzte, Arrupe aretoan. 18:30ean dira saioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu