Langile bat hil da Bermeoko plataforman

2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Bermeoko (Bizkaia) Gaviota plataforma hornitzen duen langile bat hil zen atzo, gasa gordetzeko azpiegitura hori hornitzen duen itsasontzi batetik erori zenean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 18:00etan gertatu zen. Ordu horretan, langilea ontzitik itsasora erori zen; hura erreskatatu zuten, gero, eta Bermeoko portura eraman ere bai, baina han hilda zegoela egiaztatu zuen medikuak. Gaviota plataformaren lurrazpian zegoen gasa bukatu zenetik, gas biltegi gisa erabiltzen dute Bermeoko kostaldeko azpiegura ezagun hori, eta Enagas enpresak kudeatzen du. Hornikuntzak itsasontziz eramaten dituzte plataformara, baina langileak, ordea, helikopteroz. Sindikatuek asteon salatu dute pandemiak 2020. urtean eragindako jardueraren etena handia izanda ere, lan istripuen kopuruak gora egin duela, eta atzokoak zerrenda beltz hori luzatu du berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.