Bilbo Estibak uko egin dio berriz bitartekaritzari

2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
BILBO. Bilbo Estibak, Bilboko portuko lau zamaketa enpresak batzen dituen elkarteak, uko egin dio Espainiako Gobernuak eginiko bitartekaritza eskaintzari. Zamaketarien langile batzordeak laguntza eskatu zion Espainiako Lan Ministerioari portuko —portuaren eskuduntza Espainiako Gobernuarena da— lan gatazka desblokeatzeko, eta greba bertan behera uzteko prest agertu zen. Ministerioak esku hartu ahal izateko, baina, Bilbo Estibak ere onartu behar zuen, eta enpresak ezetz esan du. Aurretik Eusko Jaurlaritzari emaniko erantzun bera eman du, negoziazio bide guztiei ateak itxiz, eta arbitraje loteslea ikusten du behin betiko konponbide bakar bezala.

Bilbo Estibaren ustez negoziazioak ez du biderik sindikatuek defendatzen dituzten argudioak lan hitzarmenetik haratago doazen eskaerak direlako. Sindikatuek, aldiz, aurkakoa esan izan dute, lan hitzarmena akordioa pribatua den heinean osagai ezberdinak izan ditzakeela. Enpresaren arabera 25 bilera egin dituzte 2019ko abenduaz geroztik. Gaurkoa grebaldiaren 49. eguna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.