Fortunen zerga, 3,2 milioitik gora dutenentzat

Jokin Perona, Gipuzkoako Ogasun diputatua. JON URBE / FOKU.
2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Fortuna handien gaineko zerga berezia indarrean jartzeko lehen urratsa egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Foru arauen proiektuaren testua argitaratu dute herritarren partaidetzarako atarian, eta alegazioak aurkezteko epea zabaldu dute. Aldundien asmoa da urtea bukatu aurretik zerga berria onartuta izatea.

Batzar nagusietako eztabaidan aldaketarik gabe aurrera egingo balu, 3,2 milioi eurotik gorako ondarea dutenek pagatuko dute zerga hori, eta progresiboa izango da.

Ordaindu beharreko tasetan, ordea, bada alderik. Bizkaian, %1,5eko tasa dute 3,2 eta 6,4 milioi arteko ondareek, eta Gipuzkoan eta Araban, berriz, %1,7koa. Azken bi lurralde horietan erdibideko tasak (%2,1 eta %2,5) handiagoak dira Bizkaian baino (%1,75 eta %2); azkenekoan, ordea, ez (%3,5, hiru lurraldeetan).

Fortuna handien gaineko zerga ondare zergaren osagarria izango da hiru lurraldeetan. Hau da, ondarearen zergan dagoeneko ordaindu dutenaren adinako kenkari bat ezarriko diete fortuna handien gainekoan, zergapekoek ez dezaten bi aldiz ordaindu kontzeptu berarengatik (ondarea). Espainian indarrean iraun bitartean egongo da indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.