PILOTA. Faboritoa zen, eta ez zuen huts egin. Joseba Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Jon Ander Peñari, Azkoitian (Gipuzkoa), buruz burukoaren final-zortzirenetan (22-6), eta Jokin Altuna izango du arerio final-laurdenetan. Bizi joan zen lehia —ordu erdi eskas—, piloteorik gabe: 96 pilotakada. Ezkurdia hasieratik jarri zen aurretik (4-0), Peña II.a suspertu egin zen (4-3), baina sakea lagun —zortzi tanto egin zituen—, Ezkurdiak hautsi egin zuen lehia (16-3).
Gaur, final-zortzirenetako bigarren partida jokatuko dute Jose Javier Zabaletak eta Axier Arteagak Iruñean (17:15, ETB1). Zabaleta buruz buru ariko da, azken aldiz banakakoa jokatu eta hiru hiru urte geroago. Ikusmina dago ea moldatuko den. Sasoi ikusgarrian dago. Arteaga II.ak, berriz, 22-2 galdu zuen Iñaki Artolaren aurka Baikoren atarikoan, baina Erik Jakak min hartu izanak beste aukera bat eman dio. Artolaren aurkako itxura eskasa hobetu nahi du.
Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi dio Peña II.ari: 22-6
Arbizukoak Altuna izango du aurkari final-laurdenetan. Gaur, Zabaletak eta Arteaga II.ak jokatuko dute Iruñean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu