Ane Iturzaetak irabazi du lehenengo Gladys saria

Sarituak zientzia arloko gaiak sustatzeko proiektuetan egindako jardunbidea nabarmendu du epaimahaiak

Irabazlea, Gladys sariaren antolatzaileekin batera. BERRIA.
2021eko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Atzo izendatu zuten Gladys Del Estal donostiar ekintzaile ekologistaren omenez sortu berri duten Gladys sariaren irabazlea. Ane Iturzaeta Agirrek lortu du lehen postua; bere «ibilbide eta proiekzioa» saritu dute. Iturzaetak Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta gaur egun Microsoft-en egiten du lan. Hala ere, informatikariak zientzia sustatzeko proiektuetan egin duen lana nabarmendu du epaimahaiak. Besteak beste, #MakeWhatsNext egitasmoan parte hartu du, eta Zientziari So proiektuko enbaxadorea izan da. Epaimahaikideek «motibazioa, etorkizunera begirako proiekzioa, eginiko ibilbide profesionalaren aniztasuna eta gazteekin egindako dibulgazioa» azpimarratu dute. Diru sariaz gain, datozen hamabi hilabeteetan Iturzaetak eskoletan hitzaldiak emango ditu STEM bokazioak sustatzeko, gazteen artean «erreferenteak sortzen» laguntzeko eta «emakumeek ingurune digitalean egindako lana» ikusarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.