Ia berrehun gorpu Kanadako beste barnetegi batean
KAMLOOPS. Columbia Britainiarreko Kamloops hiriko hegoaldean (Kanada) 182 gorpu aurkitu zituzten herenegun, barnetegi gisa erabilitako eraikin batetik gertu. Lower Kootenay Lehen Nazioa komunitate indigenako kideek aurkitu zuten hobia, Kanadako Egunaren bezperan. Haien arabera, beren komunitateko ehun kidetik gora barnetegira joatera behartu zituzten 1920 eta 1970 urteen artean. Aurkitutako gorpuak Ktunaxa Nazioa, Lehen Nazioa eta Aq'am komunitateetako kideenak izan zitezkeela uste dute. Azken bi asteetan, milatik gora dira jada agertu diren gorpu erregistratu gabeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu