Mugak Zabalduz karabanari zigorra: 7.500 euro isunetan

2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
TENERIFE. Arrazakeriaren aurkako eta migratzaileen eskubideen aldeko mugimendua osatzen duten elkarteek salatu dute Espainiak milaka euroko isunak ezarri dizkiela iragan uztailean Mugak Zabalduz karabanan parte hartu zuten zenbait ekintzaileri, mozal legea oinarritzat hartuta. Guztira, 7.500 euro pagatu beharko dituzte isunetan, Tenerifen (Espainia) eginiko protestengatik. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartea da karabanan parte hartu zuten eragileetako bat. Hala ere, Euskal Herriko ekintzaileek argitu dute haiek ez dutela isunik jaso. «Migratzaileen protesta eskubidea urratzea» eta «mugimendua kriminalizatzea» egotzi diote Espainiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.