Rikardo Arregi sarietan bi sari emango dituzte
BILBO.Rikardo Arregi sariaren 32. aldia izango da aurten, eta, iaz bezala, bi sari emango dituzte: Kazetaritza eta Komunikazio sariak. Lehenengorako, «kazetaritzaren berezko ezaugarriak» dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein euskarri eta generotakoak. Komunikazio sarirako, berriz, «formatu berriren batean» egindako lanak hartuko dituzte aintzat: esaterako, formatu digitaletan egindakoak, sare sozialetan sortu eta zabalduriko lanak, webguneak eta publizitate kanpainak. Bakoitzean saridun bakarra izango da, eta 9.000 euro eta Xabier Laka eskultorearen oroigarria emango dizkiote. 2019ko irailaren 16tik aurtengo irailaren 15era artean sortu eta zabalduriko lanak aurkeztu ahalko dira. Irailaren 18ra arteko epea dago horretarako. Andoaingo Udalak (Gipuzkoa) antolatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu