TOLOSA. Duela bi urte 3.000 milioi euroren irabaziak izan eta gero, Airbus Europako aeronautika partzuergoak 1.362 milioi euro galdu zituen iaz. Bereziki bi kontuk eragin dute galera: prozesu judizialak saihesteko ezarritako zigorrek eta A400M garraio militarreko hegazkinak eragindako gastuek. Konpainiak iazko emaitzen berri eman zuen atzo, Tolosako (Okzitania) egoitzan.
Airbusek ia 3.600 milioi ordaindu behar izan zituen iaz, kontratuak lortzeko komisioak ordaintzen edo agintzen zituzten bitartekariak erabiltzeagatik jarritako salaketek aurrera egin ez zezaten.
Halaber, Sevillan (Espainia) ekoizten duen hegazkin militarraren produkzioak 1.200 milioi euroren galerak eragin dizkio. % 40 jaitsi da; aldiz, % 32 hazi zen iaz hegazkin komertzialen negozioa (6.358 milioi), eta %11 helikopteroena (422 milioi). Aldi berean, konpainiak 81.200 milioi euroren eskaerak jaso zituen, 2018an baino 55.500 milioi gehiago. Horrek lotura du Airbusek lineako hegazkinetan duen merkataritza martxa onarekin, Boeing —AEBetako aurkaria— bere historiako garairik okerrenean dagoen honetan.
Horiek hala, 6.946 milioirenmozkin operatibo garbia lortu zuen iaz, eta 3.509 milioiko kutxako fluxu librea. 1,80 euro banatuko ditu akzio bakoitzeko.
Airbusek 1.362 milioi euroren galerak izan zituen 2019an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu