MADRIL. Espainiako Gobernuak iragarri du 11.000 milioi euro banatuko dituela «enpresen eta autonomoen artean». Diruaren parterik handiena ostalarientzat eta turismoaren sektoreko beste enpresentzat izango dela azaldu du Pedro Sanchez gobernuburuak, Kongresuan eginiko agerraldi batean. Ez du zehaztu nola banatuko dituen. Zuzeneko laguntzak eskatu dituzte patronalek eta autonomoen elkarteek, baina zerga murrizketen bitartez egiteko aukerak indar handia du. Hori hautatuko balitz, eragin txikiagoa izango luke Hego Euskal Herrian, zerga sistema propioa baitu.
Koronabirusaren krisiaren kalteei aurre egiteko ezer gutxi egin duela leporatu diotenei, Sanchezek erantzun die Espainiako BPGa halako %20 jarri duela gobernuak, hots, 200.000 milioi eurotik gora. Diru horren zatirik handiena enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak ordaintzeko eta enpresei maileguak emateko izan da, ICO kreditu institutuaren bitartez emandako bermeetarako. Horien bitartez eragotzi dute enpresa askok porrot egitea, baina, orain, haietako askoren arazoa beste bat da: enpresaren kaudimena dago arriskuan, haien errentagarritasuna.
11.000 milioi euroko laguntza ostatuentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu