GENEVA. Frantziako hainbat hiritan inoiz ez bezalako beroa izan dute, eta Erresuma Batuan lehen aldiz gainditu zituzten 40 graduak atzo. Bero bolada Europa iparralderantz zabaltzen ari da, eta espero dute Belgika hegoaldean eta Alemania hego-mendebaldean ere 40 gradura iristea.
Aldi berean, suteek jarraitzen dute. Frantzia hego-mendebaldeko Gironda eskualdean izan dira sute latzenak azken egunotan: 19.300 hektarea erre ziren eta 37.000 pertsona ebakuatu zituzten. Espainian bi pertsona hil dira jada suteengatik, eta, horiez gain, joan den astean beroagatik 679 persona zendu zirela jakinarazi du Karlos III.a osasun institutuak. Portugalen lau pertsona hil dira suteen ondorioz.
Munduko Meteorologia Erakundeak atzo nabarmendu zuen bero boladak ohikoak izango direla gutxienez datozen 40 urteetan, «klima krisi aren aurkako neurriek arrakasta izan ala ez».
Bero boladak ohikoak izango dira 2060ra arte, adituen ustez
Suteak eta muturreko tenperaturak zabaltzen ari dira Europa iparraldera ere, markak hausteraino
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu