ZUZENDARIARI

Egia ala gezurra?

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak ala gezurrezkoak diren jakin nahian zientziak erabaki dezala lelopean ari diraborondate oneko jende dexente eta hain borondate onekoak ez diren mordoxka bat, zientziaren izenean grafitoak egiazkoak direla ondorioztatzen denean apalduko direnak bakarrik. Alegia, arrazoi ematen zaienean bakarrik onartuko dituzte froga zientifikoak. Ederra metodoa, ondorio jakin batera iritsi arte ezeri zilegitasunik ematen ez zaionean.

Gabixola jaunak, egiazkoak ala gezurrezkoak diren argitzeko «beharrezko frogak» aldarrikatzeko gose greba bat abiatu zuen, eta 99 egunetara utzi du, itxura onean prentsaurrekoa eman ondoren.

Egia ala gezurra ote da gose greba egin duela, hain zuzen, egia aldarrikatzen? Zientziak hitz egin dezala...

IRAko gazte osasuntsuak, aurretiazko patologiarik gabe eta Gabixolaren diabetes eta hipertentsiorik gabe (beste patologiak ez ditugu aipatuko): Bobby Sands (66 egunera hila), Francis Hughes (59 egunera hila), Raymond McCreesh (61 egunera hila), Patsy O'Harva (61 egunera hila), Joe McDonell (61 egunera hila), Martin Hurson (46 egunera hila), Kery Lynatz (71 egunera hila), Kieran Dohertly (73 egunera hila), Thomas McElwee (62 egunera hila) etaMichael Denne (60 egunera hila).

GRAPOkoak: Juan Jose Crespo (97 egunera hila, indarrez elikatua izan ondoren) eta Jose Mari Sevillano (175 egunera hila, indarrez luze elikatua izan ondoren).

Gogoan ditugu Joxan Kortadi eta Iñaki de Juana ETAko kideen irudi ikaragarriak.

Egia aldarrikatzeko gezurra erabili ote da? Zientziak erabaki dezala.

Eta denari buelta ematen ikasia dutenentzat, argi utzi nahi dut: uraz egindako gose greba zela saldu duela, hori ulertarazi duela (edo bidaliko diot nahi duenari atarian zuen pankarta... non ur botilaren irudiarekin gose greba iragartzen zuen). Edo agian berdin zaie gezurrez aritzea (eta borroka molde historikoa debaluatzea) euren ustezko egia lortzea bada helburu?

Egia ala gezurra? Sinesgarritasunari bederen, mesede gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.