Haurrak Ere Bai-k eskoletako arauak aldatzeko eskatu du

2022ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Haurrak Ere Bai familia sareak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio eskoletako protokoloa aldatzeko. Herenegun egin zuten bilkura Espainiako Osasun Ministerioak eta Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetako ordezkariek, eta ia aho batez onartu zuten kanpoaldean eta eskolako patioetan maskarak derrigorra izateari uztea; bihartik aitzina sartuko da indarrean araudi berria. «Bozketa horretan abstentzio bakarra egon da, eta hori EAEkoa izan da», deitoratu du familia sareak.

Haurrak Ere Bai-k salatu du Eusko Jaurlaritza «ez dela datu epidemiologikoetan oinarritzen ari», eta ohartarazi du ez dagoela «inolako mediku talderik kanpo espazioetan, eskolakoak barne, musukoaren derrigorrezko erabilerak onura duela arrazoitzen duenik».

Ostegunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak eskoletako kanpoaldeetan maskara erabili beharrari eutsiko balio, «erabaki politikoa» izango litzateke, haien ustez.

Nafarroan, berriz, bilera egin zuten atzo gobernuak eta ostalarien elkarteak. Ana Beriain elkarteko presidenteak adierazi zuen gobernuak jakinarazi diela heldu den astetik aitzinera ostatuek ez dutela COVID ziurtagiria eskatu beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.