BILBO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehen hiruhilekoko zerga bilketak gora egin du iazkoarekin alderatuta: hirurak batuta %10,2 gehiago. Zuzeneko zergapetzeei bakarrik erreparatuta, Arabak 385,6 milioi euro bildu ditu, iaz baino %7,7 gehiago; Bizkaiak 1.031 milioi euro, iaz baino %2 gehiago; eta Gipuzkoak 812 milioi, iaz baino %0,5 gehiago.
Zeharkako zergak gehituz gero, hazkundea handiagoa da. Bizkaian, esaterako, %14,7 igo da bilketa —2.259 milioi euro—, eta bereziki deigarriak dira sozietate zergak izan duen beherakada (-%6,7) eta BEZaren gorakada (%46,3). Gipuzkoan, berriz, tributu guztiak kontuan hartuz gero, 13,6 milioi gehiago bildu dira. Araban, berriz, zeharkako zergen bilketa %2,2 igo da, zuzenena baino gutxiago. Ez dago Nafarroako Ogasunaren daturik, baina otsailean iaz baino %10,7 gehiago zeraman bildua.
Zerga bilketak gora egin du hiru aldundietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu