ZARAUTZ. Atzo goizean, 07:10 aldera, auto bat GI-2633 errepidetik atera zen Zarautzen (Gipuzkoa), Meagako gainetik behera, eta farola bat jo zuen, Monte Albertia ile apaindegi eta estetika ikastetxearen parean. Hiru pertsona zihoazen autoaren barruan, eta, larrialdi zerbitzuak bertara iritsi zirenerako, hiru bidaiarietako bat hilda zegoen jada. Gidariaren ondoko aulkian zihoan hildako gizona; 33 urte zituen, eta Zumaiakoa zen (Gipuzkoa).
Autoaren gidariak eta atzeko bidaiariak, 29 eta 31 urtekoak, Donostiako Ospitalean artatu behar izan zituzten, eta gidaria atxilotu egin zuten, bi delitu egin dituela leporatuta: bideko segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabeko hilketa delitua. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du jazotakoa argitzeko.
Auto batek farola bat jo du eta gizonezko bat hil da Zarautzen
Ibilgailuko gidaria atxilotu dute bideko segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabeko hilketa egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu