Ipar Koreako lider gorenaren anaiordeari CIAren informatzailea izatea egotzi diote
WASHINGTON. Kim Jong-un Ipar Koreako lider gorenaren anaiordea, Kim Jong-nam, AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) informatzaile bat zen, Wall Street Journal-ek atzo jakinarazi zuenez. Kim anaiordea 2017ko otsailean hil zuten Malaysiako aireportu batean; bi emakume atxilotu zituzten, baina horiek adierazi zuten ez zutela zerikusirik hilketarekin. Gerora, aske utzi zituzten. Piongiangek urteotan gezurtatu du gertakariarekin zerikusirik duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu