HIRIBURU. Atzo goizean Hiriburuko (Lapurdi) Aturri kolegioko inguru osoa zerratu zuen Frantziako Poliziak, operazio bat eramateko. Izan ere, Baionako Prokuradoreak azaldu duenez, ikasle batzuek «bi gizon susmagarri» ikusi zituzten ikastetxera sartzen, «otoitz egin ondoan». Ikasleak eta langileak konfinatu zituzten; 700 bat ikasle egon ziren konfinatuta. Anartean, kezkatuta ziren gurasoentzat telefono zenbaki bat prestatu zuten, eta bertara joan zirenak Hiriburuko Ikea saltokiko aparkalekuan bildu zituzten.
Ikastetxea osoki miaturik, Frantziako Poliziak ez zuen nehor atzeman. Susmagarriak ziren bi auto leherrarazi zituzten ere, debalde. Izan ere, eztanda bat entzun da kolegio inguruan: prefeturak esan zuen eztanda «bi autoren inguruko susmoa argitzeko eginiko operazio baten ostean» gertatu zela, eta ez zegoela zauriturik, ez zutela inor topatu eta ez zegoela arriskurik. Halere, ikerketa ireki du fiskalak. Zehaztekoa da, herenegun, gisa horretako gertaeretara prestatzeko ariketa bat egin zutela ikastetxean.
Aturri kolegioa arakatu du Frantziako Poliziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu