LASARTE-ORIA. PSE-EE-ko Gipuzkoako idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, «abertzaleei» eskatu die «ausartak» izan daitezela, eta «barkamena» eska diezaiotela gizarteari «ETAren terrorismoa gaitzetsiz». Halaber, «egindakoa onartu» dezatela eskatu die: «Utz diezaiotela gauza batzuk nabarmentzeari, eta onar dezatela eragindako minean izan duten erantzukizuna; jazartzen, mehatxatzen eta hiltzen zuen inguru horren parte ere izan baitziren».
Hala adierazi zuen atzo Lasarte-Orian (Gipuzkoa) Froilan Elesperi egin zioten omenaldian. Udalerriko zinegotzia izan zen Elespe, eta atzo bete ziren 20 urte ETAk hil zuela. Anduezaz gain, ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Idoia Mendia PSE-EE-ko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariak eta Jesus Egiguren PSE-EE-ko idazkari nagusi ohiak. Zinegotzi sozialistek garai hartan «egunez egun» bizi izan zuten «mina eta beldurra» gogoratu zituen Mendiak.
Andueza: «Ausart joka dezatela abertzaleek»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu