PILOTA. Jokin Altunak eta Iker Irribarriak Banakako Txapelketako final-laurdenetako lehen partida jokatuko dute gaur Donostian, Atano III.a pilotalekuan (22:00, ETB1). Irabazlea Peio Etxeberria edo Danel Elezkanoren aurka ariko da finalerdietan, maiatzaren 19an, Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan.
Amezketarra egungo txapelduna da, eta, horregatik, final-laurdenetan ekingo dio lehiari. Aramarrak, berriz, jada jokatu du neurketa bat, Victor Estebanen aurka, final-zortzirenetan, eta estu samar irabazi zuen:22-20.
Apustuetan Altuna III.a da faborito, baina alde txikiagatik: 100-80ri. Bien arteko aurrekaririk ez dago, inoiz ez baitute jokatu elkarren aurka Banakako Txapelketan. Gaztetan, baina, makina bat aldiz izan dira aurrez aurre. Horregatik, biek esan dute «partida berezia» izango dela.
Altuna III.a eta Irribarria ariko dira gaur, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu