Udal eta Foru hauteskundeen ostean, Landarlan Ingurumen Elkarteak erakunde eta alderdi politiko ezberdinei Aralarko gatazka konpontzeko lanean hasteko deia egiten die.
Horretarako, gogoratu behar dugu sektore ezberdinen interesen gainetik Aralar Natur Parke eta Kontserbazio Bereziko eremuaren helburuek iparrorratza izan behar dutela, besteak beste, natur baliabideak babestea, kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea, bereziki natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Horrela, legedian eta ikerketa zientifikoetan oinarrituz eta sektore ezberdinen kezkak eta iritziak kontuan izanik, elkarlanean oinarritutako kudeaketaren plangintzari heltzea ezinbestekoa da.
Hauteskundeen aurretik adierazi genuen moduan, Landarlan elkartea gatazkaren konponketan parte hartzeko prest dago, horretarako Kudeaketa proposamen bat bidali genuelarik Enirio-Aralar mankomunitatera eta baita mankomunitateko udaletara, Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera ere. Erakunde ezberdinek abiapuntu modura erabili dezaketen dokumentu aproposa dela uste dugu. Biodibertsitatearen egoera larriak lehenbailehen bide zuzenari ekiteko eskatzen digu!
ZUZENDARIARI
Aralarko egoera berrian Landarlanen hausnarketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu