Kirgizistanen, konstituzioari buruzko galdeketa

2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
BIXKEK. Sadir Zhaparov Kirgizistango presidenteari topaketa bakarra gainditzea falta zaio aurten abiaturiko erreforma politikoen fasea amaitzeko eta, bide batez, herrialdea aro berri batean sartzeko. Herritarrak botoa ematera deituta daude berriz ere, konstituzioaren moldaketari buruz gaur egingo duten galdeketan; iragan urtarrilean baiezkoa eman zioten sistema parlamentariotik presidentzialistara itzultzeari, eta, orain, oinarrizko testu berriaz iritzia emango dute. Zhaparoven helburua boterea biltzea da.

Konstituzio berria onartuz gero, parlamentuko diputatuen kopurua 120tik 90era txikituko litzateke, eta estatuburuak gehienez bost urteko bi agintaldi bete ahalko lituzke karguan. Herrialdeko presidenteak izango luke gobernuaren osaketa eta egitura erabakitzeko eskumena, eta hark hautatuko lituzke estatu mailako batzordeen buruzagitzak, betiere parlamentuaren oniritziarekin.

Kontseilu Gorenerako bozak, hain justu, datorren udazkenean egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.