Rohingyak Myanmarrera itzuliko dituzte
DHAKA. Bangladeshko eta Myanmarko gobernuek akordio bat egin zuten atzo rohingya etniako errefuxiatuak Myanmarrera itzultzeko. Shahidul Haque Bangladeshko Atzerri ministroak esan zuen espero duela datorren hilaren erdialdean hastea itzulera. Iazko udan, 700.000 rohingya inguruk egin zuten ihesi Bangladeshera, Myanmarko armadak erasoaldi bat hasi ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu