Miren Larrionen dimisioa onartu du EH Bilduk

Eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik kode etikoa urratu duela esan dute.

2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Miren Larrionen dimisioa onartu duela jakinarazi zuen atzo arratsaldean EH Bilduk, sare sozialetan zabaldutako ohar batean. Adierazi dutenagatik, «eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik» aurkeztu du dimisioa Larrionek, eta gertakari horiek «ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete». Ez zuten informazio gehiagorik eman.

Ezustea eragin zuen berriak atzo arratsaldean. EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramailea da Larrion, eta atzo goizean, Fernando Buesa PSE-EEko buruzagi ohiaren omenaldian parte hartu zuen, koalizioaren ordezkari gisa.

Ingeniaritza Industrialeko eta Ingurumen Ingeniaritzako doktorea da Larrion, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. 2015ean EH Bilduren zerrendaburua izan zen Gasteizko Udalerako hauteskundeetan, eta botoen %19,6 eta sei eserleku lortu zituen. Emaitza bera lortu zuen 2020ko hauteskundeetan ere, boto are gehiago lortuta. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Arabako zerrendaburua izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.