Gerren aurkako elkarretaratzea egin dute Bilbon
BILBO. Argitan emakumearen aholkularitza zentroak eta Kakitzat koordinatzaile antimilitaristak elkarretaratzea egin zuten atzo Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren parean, Ez eman jaten militarismoari lelopean. Izan ere, salatu zutenez, Ukrainako gatazka belikoaren «aitzakiarekin» erakundeek «herritarren zergak helburu sozialki bidegabeetara edo kaltegarrietara» bideratzen dituzte, hala nola gastu militarretara.Gerraren aurkako Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta, beraz, bi kolektiboek azpimarratu zutenez, mundu guztiko emakumeak atera ziren protestan gerraren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu