Marina Bernardo epaituko dute, ETAko kide bati ihes egiten laguntzea egotzita
MADRIL. Marina Bernardo, ETAko kide izatea leporatuta Frantzian espetxeratuta egon den kataluniarra, Espainiako Auzitegi Nagusian epaituko dute, ETAko kide bati babesa ematea eta ihes egiten laguntzea leporatuta. Duela hilabete gelditu zen Bernardo aske, hamabi urteko zigorra beteta. Orain, fiskaltzak bederatzi urteko zigorra eskatu du, IƱaki Krutxaga gordetzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu