Inflazioak gora egin du otsailean Euskal Herrian

2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Beheranzko joera eten du inflazioak. Udan goia jo ondoren —%10,7ra iritsi zen uztailean—, 2022ko azken hilabeteetan nabarmen apaldu zen—%5,6 abenduan—, baina, 2023ko lehen bi hilabeteetan, gorantz egin du berriro Euskal Herri osoan. INE Espainiako Estatistika Institutuak martxoaren 14an emango du Hego Euskal Herriko datua, baina atzo aurreratu zuen Espainiakoa, eta iradokitzen du Hegoaldean ere gora egingo dutela prezioek otsailean. Izan ere, bi hamarren igo da Espainian: %5,9tik %6,1era. Halaber, igo egin da azpiko inflazioa, energia eta jaki freskoak aintzat hartzen ez dituena, %7,7raino.

INEren arabera, bi dira inflazioaren gorakada azaltzen duten arrazoiak: batetik, argindarra garestitu egin da otsailean; bestetik, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak ere gora egin du.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantziako datua erreferentzia gisa baliatuz gero, han ere emendatu da KPIa, %6tik %6,2ra. Azpiko inflazioa ere bi hamarren igo da, %7,2ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.