Macronen aurkako bi zentsura mozio aurkeztu dituzte, eta protestak gogortu
PARIS.Frantziako Gobernuak erretreten erreforma dekretuz onartzeko erabakiak gogortu egin ditu kaleko protestak. Herenegun gauean eta atzo iluntzean, istiluak izan ziren Parisen eta beste hiri batzuetan. Ipar Euskal Herrian ere mobilizazio jendetsuak egin ziren. Parlamentuan, iragarri bezala, Emmanuel Macron presidentearen aurkako zentsura mozioak aurkeztu dituzte. Bata, eskuin muturreko RNrena, eta bestea, LIOT zentristarena, ezkerreko batzuen babesarekin. Gaur-gaurkoz ez dute aurrera egiteko babesik. Eztabaidara eraman aurretik, mahaiaren oniritzia jaso behar dute; baliteke bihar edo astelehenean gertatzea hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu