Tubacexek 32,4 milioi euro galdu ditu irailera arte
GASTEIZ. Tubacexen galerak handituz doaz. Iazko lehen bederatzi hilabeteen aldean, galera horiek halako hiru dira jadanik aurten, eta zuloa 32,4 milioi eurora iritsi da. Baina konpainiak «baikortasuna» helarazi du datozen hilabeteei begira, batik bat baduelako horretarako arrazoi bat: eskaera poltsa. Arabako hodi egileak jakinarazi du 500 milioi euroren kontratuak dituela zain. Gero bermatu beharko luke horrek. Lan gatazka luzea atzean geratzen hasi da, eta ohiko jarduerari ekiteko bidean dira fabriketan. Aldi baterako erregulazioak kentzen hasi da enpresa, baina langile batzuk erregulazioan daude oraindik ere; hain zuzen, Amurrion eta Laudion. Urriaren 5ean itzuli ziren planta horietara beharrera greba luzean egondako 129 kaleratuak. 236 eguneko lanuzte luzea izan zen; prozesu traumatikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu