Garikoitz Aspiazu Lannemezanera gerturatu dute
ARLES. Garikoitz Aspiazu euskal presoa Arlesko espetxetik Lannemezangora (Okzitania) gerturatu dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Urte hasieran auto istripua izan zuten Aspiazuren bikotekideak eta 2 urteko haurrak, bisita batetik bueltan. 2008tik dago preso, ETAko kide izateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu