BILBO. Iazko maiatzaren 7an elkarretaratzeak egin zituzten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Ernaik antolatuta, gazteen gaur egungo larrialdi egoera salatu eta «burujabetza eta eraldaketa soziala» aldarrikatzeko. Ertzaintza gazteen kontra oldartu zen, eta, 60 gazte inguru zauritzeaz gain, zazpi atxilotu zituzten Bilbon, eta bat Gasteizen. Ekainaren 15ean, Bilboko zazpiak epaituko dituzte: urtebete eta urte eta erdi bitarteko espetxe zigorrak eta 20.000 euro inguruko isunak eskatzen dizkiete.
Ernaik «Poliziaren azpijokoa» salatu du, eta erantsi du «gazteen eskubide eta bizitza duinen alde lan egiten duten guztien aurkako epaiketa» dela. Ekainaren 4an manifestazioa egingo dute Bilbon, eta epaiketaren egunean ere mobilizazioak egingo dituzte.
Zazpi gazte epaituko dituzte ekainean Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu