Administrazioko langile bat finko egitera behartuta

2021eko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Afapna Nafarroako langile publikoen sindikatuaren arabera, Iruñeko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak Nafarroako Administrazioa behartu du behin-behinean postu berean hiru urte zeraman langile bati lan kontratu mugagabea egitera, eta, hortaz, finko mugagabe gisa izendatzera. Sindikatuak azpimarratu duenez, orain arte, beste epai batzuek behin-behinekotasun epe ezberdinak ezartzen zituzten horretarako; kasu batzuetan, hamar urterainokoak. Afapnak uste du epaia «mugarria» dela, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio lan eskaintza publikoko deialdi guztiak eteteko, gutxienez Espainiako Gobernuak hasi duen lege erreforma amaitu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.