MONTREAL. Duela 52 urtera arte barnetegi moduan erabiltako eraikin baten lurretan 215 haurren gorpuzkiak topatu zituzten iragan asteburuan, eta herenegun aurkikuntzaren berri eman zuten. Tk'emlups te Sechwepemc herri indigenako buruzagiak egin zuen, ohar batean: «Gure komunitatean susmoak genituen, eta susmo horiek argitzeko gai izan gara. Dakigunez, desagertutako haur hauen heriotzak ez daude dokumentatuta».
1890ean zabaldu zuten barnetegia, eta gobernuaren eta erakunde erlijiosoen eskumenekoa zen. Batez ere haur indigenak hartu ohi zituzten bertan.
Ikerketaren berri izan ondoren, Kanadako lehen ministro Justin Trudeuk Twitterren adierazi zuen aurkitutakoa herrialdearen «kapitulu lotsagarri baten oroitzapena» dela. Izan ere, komunitate indigenek hainbatetan salatu izan dute haur indigenak euren bizilekuetatik atera eta barnetegietara joatera behartzen zituztela. 2017an, Kanadako Gobernuak barkamena eskatu zuen.
Ehunka gorpu barnetegi ohi batean, Kanadan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu