EH Bilduk aldaketak egin ditu Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioan
GASTEIZ. EH Bilduk aldaketak egin ditu Eusko Legebiltzarrean duen talde parlamentarioan. Jone Goirizelaiak eta Miren Larrionek taldea utzi dute, udal lana lehenesteko: izan ere, Bilboko zinegotzia da Goirizelaia, eta Gasteizkoa Larrion. Aurrerantzean, Diana Urrea eta Ibon San Saturnino arituko dira haien ordez Legebiltzarrean. EH Bilduk esan du aldaketak bat datozela «udalgintzaren aldeko apustuarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu