PARIS. PCF Frantziako Alderdi Komunistak bat egin du Jean-Luc Melenchonen LFI Frantzia Intsumisoa alderdiak egindako proposamenarekin, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara ezkerra baturik aurkezteko. Alderdi komunistak atzo jakinarazi zuen ohar baten bidez, Frantzia Intsumisoak eta
EELV Europa Ekologia-Berdeek akordioa egin ondotik. «Helburu programatiko komunak partekatzen ditugu, eta horiek gobernuaren programa partekatu baten oinarria izango dira», adierazi zuen zuzendaritza komunistak. Aldiz, PS Frantziako Alderdi Sozialistaren barruan dagoen zatiketa areagotu da, eta Melenchonek ezkerreko frontera batzeko azken aukera eman zien atzo sozialistei.
Frantziako Alderdi Komunista ere ezkerreko frontera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu