Ardo soberakinari irteera emango dio Jaurlaritzak

2023ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Azken urteetan Arabako Errioxako upategiek milioika litro ardo soberakin pilatu dituzte, eta horiei irtenbidea emateko diru laguntzak ematen hasi da Eusko Jaurlaritza. Atzo hasi zen laguntzak ematen, eta gehienez 8.000.000 euro bana tuko ditu guztira. Dirulaguntza jasotzeko baldintza nagusia destilatutakoaren helburua izango da, industriara edo bioerregaien sorrerara bideratu beharko baitute sobera geratutakoa.

Ardo beltz litro bakoitzeko 0,925 euroko diru laguntzak emango ditu, eta ardo gorri litro bakoitzeko, berriz, 0,835 euro. Bederatzi milioi litro ardo inguru destilatzea kalkulatu dute.

Hala ere, upategiek ezingo dute nahi duten guztia destilatu. 2022an 500.000 ardo litro baino gehiago produzitu zutenek horren %10 destilatu ahal izango dute, 250.000 eta 500.000 litro artekoek produkzioaren %15, eta 250.000 litrotik beherakoek %20. Kooperatibek %20 destilatu ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.